lunes, 31 de diciembre de 2007

GURE KOMIKILARIAK



2008.ko urtarrilaren 27 arte NAFARROAKO KOMIKIAREN JOERAK erakusketa ikus daiteke Huarteko Arte Garaikideko Zentroan.
Bost komikigileen lanak ikus daitezke, bakoitzaren komiki bat formato handian. Lan politak baina gehiago ikusteko gogoz atera ginen.
Aipatu nuen bezala, gure bi ikasle ohien lanak ikusteko parada izan genuen: June Crespo eta Laida Muruzabal. Zorionak!

lunes, 17 de diciembre de 2007

NAFAR KOMIKIA

Komikiari buruzko erakusketa irekiko da aste honetan Huarteko arte garaikidearen zentroan. Bertan, Iturramako bi ikasle ohiek, June Crespok eta Laida Muruzabalek hartuko dute parte. Erakusketa "Nafar komigintzaren joerak" du izenburu eta urtarrilaren 27ra arte irekita egonen da. Informazio gehiago izan nahi daduzu, estekan klikatu.

lunes, 3 de diciembre de 2007

ANGOULÊME

Urteoro bezala, aurten Angoulême-ko Komiki-Azoka ospatu da.

Europako komiki-azoka handienera egindako espedizioaren kronika irakur dezakezue.

Angoulême, mon amour!

Egon ginen, ba, Angoulême -n, eta, agindu bezala , hemen duzue kronikatxoa. Benetan aluzinantea da Angulemako komiki azoka, guztiz harrigarria komikia Frantzian nola bizi duten... Gainera, komikigile talde batekin joateko eta mundu hori barrutik ezagutzeko aukera izan dut... Eta gutxi balitz lagun talde hori jator-jatorra da eta kristoren giroa izan dugu... Zer gehiago eska daiteke? (A, eta azokako palmaresa ere daukazu hemen, zein komiki erosi pentsatzen ari bazara laguntzeko...)

(sakatu gehiago irakurtzeko)

martes, 27 de noviembre de 2007

KOMIKIA- Aurreko urteetako lan batzuk







Orain adibide batzuk erakutsiko dizkizuek. Aurreko kurtsoetan egin zituzten komiki batzuk:

KOMIKIA


Gelan landu behar dugun hurrengo gaia aurkeztuko dizuet: KOMIKIA.
Bakoitzak komiki bat egin beharko du, beraz, zoazte pentsatzen zertaz eginen duzuen.

Honako hauek dira egin behar duzuen komikiaren ezaugarriak:
1. Orrialde batekoa. Formato bertikala eta DIN A4/DIN A3 tamainan. Tamaina komikiaren konplexutasunaren arabera aukeratu. Gehienetan, DIN A3 tamainan egiten dira DIN A4 tamainan argitaratuta izateko.
2.- Aukerako teknika. Ondoko teknikak gomendatzen dizkizuek:
a) Akuarela.
b) Boligrafoa. Hau konbinatu daiteke akuarela edo kolorezko arkatzekin.
c) Errotulagailua/k.
3. Orijinala.

Baztertu arkatza teknika definitiboa bezala.


Komikiaren historia
Euskal Herriko komikigintza.
Ainhoa Irazuk eta Ainara Iraetak idatzitako Euskal Herrian egiten den komikiari buruzko artikulua irakurri dezakezue web orrialde honetan.
Onomatopeiei buruzko artikulu dibertigarria, Asisko Urmenetak idatzia, duzue honetan klikatzen baduzue.
Xabinaitor komikiaren inguruko elkarrizketa dibertigarria bere egilearekin hemen aurkituko duzue.

KOMIKIA


Gelan landu behar dugun hurrengo gaia aurkeztuko dizuet: KOMIKIA.
Bakoitzak komiki bat egin beharko du, beraz, zoazte pentsatzen zertaz eginen duzuen.

Honako hauek dira egin behar duzuen komikiaren ezaugarriak:
1. Orrialde batekoa. Formato bertikala eta DIN A4/DIN A3 tamainan. Tamaina komikiaren konplexutasunaren arabera aukeratu. Gehienetan, DIN A3 tamainan egiten dira DIN A4 tamainan argitaratuta izateko.
2.- Aukerako teknika. Ondoko teknikak gomendatzen dizkizuek:
a) Akuarela.
b) Boligrafoa. Hau konbinatu daiteke akuarela edo kolorezko arkatzekin.
c) Errotulagailua/k.
3. Orijinala.

Baztertu arkatza teknika definitiboa bezala.


Komikiaren historia
Euskal Herriko komikigintza.
Ainhoa Irazuk eta Ainara Iraetak idatzitako Euskal Herrian egiten den komikiari buruzko artikulua irakurri dezakezue web orrialde honetan.
Onomatopeiei buruzko artikulu dibertibarria, Asisko Urmenetak idatzia, duzue honetan klikatzen baduzue.