domingo, 14 de junio de 2009

PERSPEKTIBA KONIKOA

Proposamena: Bi solairu duen 110m2-ko etxe baten diseinua egitea. Oin-planoak eta altxaerak egin ondoren, perspektiba koniko zeiharrean egindakoaren emaitzak hauexek dira:













Moduluak

Ikasle bakoitzak ezaugarri batzuk dituen modulu bat diseinatu behar izan du:
1. Modulu guztiak karratuak dira.
2. Karratuan irudi bat marraztea baldintza batekin: moduluak lau era ezberdinetan antolatzen direnean osatzen diren lau irudiak koherenteak izatea.

Modulu bakoitza baldosa bat izanen balitz, baldosa berbera erabiliz lau gela marrazki ezberdinez estaltzea litzateke ariketaren proposamena. Lau horietatik hiru garatu dute.

lunes, 6 de abril de 2009

BALOI INTERNAZIONALA

BALOI INTERNAZIONALA. Anjel Lertxundi.
"Tristeak kontsolatzeko makina" liburuko ipuina.
Iturrama Institutuko Arte Batxilergoko ikasleen ilustrazioa.





sábado, 7 de marzo de 2009

Ipuinak


Maurice Sendak

Maurice Sendak (1928), ilustratzaile amerikarra.





Arthur Rackham

Arthur Rackham (1867-1939), ilustratzaile ingelesa.




J.J. Grandville

J.J. Grandville (1803-1847), karikaturagile frantziarra.




KUKUXUMUSU

martes, 3 de marzo de 2009

The aititte

LEHENBIZIKO BALA


Baserrian jaio nintzen
arbazo zaharren etxean
udaberria aurrean
negu gorria atzean
eten da nire haria
pasa dena pasatzean
hilotza dago larrean.
bizitzarekin jolasean.

Baserriko lanetan
zebilen alaba
ta patuak jo zion
bihotzaren aldaba
bere bide beretik
erori zen ama
aita ezin jasanetz
bizitzaren zama
bere burua urkatuz
joan zen besteengana
Intxaurrondoan dagoen
belearen kanta
bere mokoan behera
doan odol tanta
osabak esan zidan
hitzen zalaparta:
gogoratzen al zara
nola hil zen aita
bere era berean
hilko zara baita

Maldizio beltz hori
gainean dudala
baserritik banoa
inondik inora
bizitzaren bideak
itxi zaizkit ala?
dena begi zorrotzez
ikusten dudala,
karabinan sartzen det
lehenbiziko bala!
Negu Gorriak

ESKLABU ERREMINTARIA



Sartaldeko oihanetan gatibaturik
erromara ekarri zinduten, esklabua,
erremintari ofizioa eman zizuten
eta kateak egiten dituzu.

Labetik ateratzen duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek kateak hauts deitzaten,
baina zuk, esklabu horrek,
kateak egiten dituzu, kate gehiago.

ETA EGUNERO DUGU BEZPERA


azkenak baitakar hurrena
makurrak baitakar argia
hurrenak baitakar beldurra
hasteak baitakar zuzena
zubiak baitakar larria
urratsak baitakar mentura

helduko dela
helduko dela
eta egunero dugu bezpera

osoak baitakar erdia
buruak baitakar zalantza
beroak baitakar lausoa
okerrak baitakar egia
zalantzak baitakar arnasa
barruak baitakar auzoa
helduko dela
helduko dela
eta egunero dugu bezpera

bihotzak baitakar ikara
nekeak baitakar asmoa
gordinak baitakar heldua
ikarak baitakar itzala
usteak baitakar harroa
eskuak baitakar eskua

helduko dela
helduko dela
eta egunero dugu bezpera

lunes, 2 de marzo de 2009

NERE HERRIKO NESKATXA MAITE



Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.

Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.

Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.

TATUAIA


tatuaia bat ene begietan

gutunetan ageri ez den helbidea
bihotzeko hamazazpigarren tolestura
oroitzapenak izaten zuen ametsa

tatuaia bat ene begietan

harresiz inguratutako kostaldeak ilargian
arratsaldeko bostetan euria egiten duen infernua
iritsi ez diren profetak eta beren telefono zenbakiak

tatuaia bat ene begietan


konplizitaterik gabe leitu ezinezko mezuak
bakardadeak xuxurlatutako sekretuak
ostadarrarekin olgetan pasatako momentuak

tatuaia bat ene begietan
zure izenez izkiriatua
Txili Lauzirika

DAVID ETA GOLIAT


Aurpegia
zapiaz estalirik
eta harria eskuan dutela
oraindik tinko
gazte Palestinarrak
zuzenean bere etsaiaren bila
erakutsiz
zenbat gorroto gorde
dezakeen barnean harri batek
gogoan dute beren
lur zatitua
minutu bat eta gatazka hasiko da

zein da David
eta zein da Goliath?


zenbat izango dira
desagertuko
odol putzu batean?
mila zati egindako ispilua
mila aldiz jipoitutako herria
kale ixtuetan haurren negarrak
fusil hotsekin dira nahastuak
hainbeste hilotzen oroimena
bere begietan diztira sutan
eta gaur al-aqsako sarraskia
mendeku eta harri bihurtu da.