miércoles, 16 de enero de 2008

Imanol Rayo, gure ikasle ohia, bere ametsa betetzeko zorian.


Imanol, gure institutuko ikaslea izan zena, "Bi anai" liburuan oinarritutako luzemetraiaren zuzendaria izanen da.
ZORIONAK!

Hemen duzue "Noticias de Gipuzkoa" egunkariko artikulua:

Imanol Rayo zinegile gazteak Atxagaren 'Bi anai' eleberria zinemara eramango du.

22 urteko artista nafarrak gaur egun egiten den antzerki filmatutik aldentzen saiatuko dela esan du.


donostia.Obaba eta Zeru horiek filmeen ondoren, Bernardo Atxagaren beste lan ezagunenetako bat, Bi anai eleberria, pantaila handira eramango dute laster. Imanol Rayo zinegile nafar gazteak hartuko du bere gain ardura hori. Errealizatzaileak berak azaldu bezala, produkzio-etxe baten konpromisoa lortu ostean, datorren urtean egingo dute grabaketa.

Bi anai Atxagak argitaratutako lehen eleberria izan zen, 1985an, eta urte hartan bertan Espainiako Kritikaren saria jaso zuen euskal hizkuntzan argitaratutako lanen artean. Rayok berak idatzi du moldatutako gidoia eta, proiektua gauzatuz gero, errealizatzaile nafarraren lehen luzemetraia izango litzateke.

Bernardo Atxagak EHUren Donostiako Udako Ikastaroetan izan zen joan den astean, Emozioak... Atxagarekin izeneko ihardunaldiak gidatu baititu. Hizlarien artean, hainbat disziplinatako ahotsak hartu zituen bidelagun eta horien artean izan zen baita ere Imanol Rayo. Zinegile nafarrak bere bi lanen berri eman zuen.

Rayok berak egunkari honi jakinarazi zionez, datorren urtean egingo da Bi anai-en moldaketaren grabaketa. Produkzio-etxe baten babesa lortu baldin badu ere, "oraindik gauza ugari definitzeko" daudelako, ez zuen puntu gehiago aurreratu. Dena den, gidoia dagoeneko idatzita dauka Rayok berak.

"Betidanik ezagutu izan dut Bernardo Atxaga eta bere liburuak beti jarraitu ditut. Luzemetrai formatuarekin saiatu behar nintzela pentsatu nuen eta konturatu nintzen hori zela aukeratu beharra neukan lana", azaldu zuen zinegile gazteak. Horrela, idazleari bere planen berri eman ondoren, lanean jarri zen.

Imanol Rayok 22 urte besterik ez baditu ere, dagoeneko pauso batzuk eman ditu zinegintzaren munduan. 2005ean No mires al sol eta Feliz año nuevoOswaldo laburmetraiak plazaratu zituen bitartean, iaz La mosquita muerta (bere lan ezagunena eta ikusiena) eta Leihotik argitaratu zituen. Bi anai lanaren gidoiari dagokionez ez zuen ezer aurreratu Rayok, baina gaur egun zineman ikusten duen antzerki filmatua egiteko joeratik aldentzen saiatuko dela segurutzat jo zuen.

aizpea goenaga Egitasmoak aurrera jarraitzen badu, ez da lehen aldia izango Atxagaren obraren zati bat pantaila handira eramaten dutena. 2005ean Montxo Armendarizek Obabakoak eleberrian jasotako kontakizunak Obaba filman bilakatu zituen. Urte hartanbertan Zeru horiek TV movie baterako moldatu zuen Aizpea Goenaga aktore eta zuzendariak. Bi anai hirugarrena bilakatuko da zerrenda horretan.

domingo, 13 de enero de 2008

Patxi Buldain Fundazioa

Aktorea Fauno pertsonaiaren makillajearen prozesuan.
"Mimic" filmaren storyboard
Guillermo de Toro-ren koadernoaren orri bat.



Ipuin Sortzailea: Artea Guillermo del Tororengan
erakusketak izan duen harrera ona dela eta, Buldain Fundazioak 2008ko urtarrilak 27 arte luzatzea erabaki du.
Oso erakusketa interesgarria da. Bertan, Guillermo de Toro-ren filmen marrazkiak, storyboard-ak eta argazkiak ikusgai daude. Batez ere "El laberinto de fauno"eta "Hellboy" filmenak.


Erakusketarekin batera, zine mexikar fantastikoaren inguruko zikloaren emanaldiak ere mantenduko dira, honako egunetan:
Mexikoko zine fantastikoaren ziklo emanaldia:
Larunbata urtarrilak 12 20etan. “El vampiro”, 1957.
Igandea urtarrilak 13 12etan. “Misterios de ultratumba”, 1958.
Larunbata urtarrilak 19 20etan. El grito de la muerte”, 1958.
Igandea urtarrilak 20 12etan. “El espejo de la bruja”, 1960.
Larunbata urtarrilak 26 20etan. “El vampiro”, 1957.
Igandea urtarrilak 27 12etan. “Misterios de ultratumba”, 1958.


viernes, 11 de enero de 2008

Alex de la Iglesia


Alex de la Iglesia zuzendariak "Blasfemando en el vórtice del universo"blog-a sortu du. Une honetan Londres-en dago bere "Los crímenes de Oxford" azken filmaren aurreprodukzioan. Bertan, bere burutazioak kontatzen dizkigu: zer egiten duen, zer pentsatzen duen filmean lan egiten duten aktoreei buruz, dituzten arazoak...
Interesgarria eta dibertigarria. Gomendatzen dizuet.

jueves, 10 de enero de 2008

Animazioa:Alexander Petrov



Kristalezko mahaiaren gainean olioz pintatuko bagenu eskena bat eta pitinka mugituz eta filmatuz joango bagina, koadro bat mugimenduan lortuko genuke, eta teknika honek eskaintzen dituen nabardurak eta istorio kostunbristekiko hurbiltasun sensiblea aprobetxatu du bere "Zaharra eta itsasoa" izenekoan Alexander Petrov errusiar Oskarduna.

3 urteren zehar jardun zuen 29.000 irudiak eginez honenbeste fotograma filmatzeko. Lan ederra, irudietan ikus dezakezuenez.

ANIMAZIOA




"Aardman Animations" ezagutzen dituzue?
Agian izen honekin ez, baina "Wallace eta Gromit" edo "Chicken run" esaten badut, ziurrenez ezagunago eginen zaizue.
Orain 30 urte plastilinaz egindako panpinen animazioak egiten hasi zen gazte taldea Britainia Handian dagoen Animazio Estudio garrantzitsuenak bilakatu dira.
Badakizuenez, animazioan segundu bakoitzean 25/24 irudi egin behar dira mugimenduaren sentzazioa lortzeko. Beraz, alferrikako lana ez egiteko, oso ondo antolatu behar da egin beharreko lana. Horretarako, storyboard-a egitea ezinbestekoa da.
Irudi honetan Wallace and Gromit animazioaren storyboard-aren zatia ikus dezakezue.
Halaber, irudi hauei dagozkien filmaren fotogramak ere dituzue konparatzeko gidoilariak aurreikusi zuenak filmean agertutakoarekin.