miércoles, 16 de enero de 2008

Imanol Rayo, gure ikasle ohia, bere ametsa betetzeko zorian.


Imanol, gure institutuko ikaslea izan zena, "Bi anai" liburuan oinarritutako luzemetraiaren zuzendaria izanen da.
ZORIONAK!

Hemen duzue "Noticias de Gipuzkoa" egunkariko artikulua:

Imanol Rayo zinegile gazteak Atxagaren 'Bi anai' eleberria zinemara eramango du.

22 urteko artista nafarrak gaur egun egiten den antzerki filmatutik aldentzen saiatuko dela esan du.


donostia.Obaba eta Zeru horiek filmeen ondoren, Bernardo Atxagaren beste lan ezagunenetako bat, Bi anai eleberria, pantaila handira eramango dute laster. Imanol Rayo zinegile nafar gazteak hartuko du bere gain ardura hori. Errealizatzaileak berak azaldu bezala, produkzio-etxe baten konpromisoa lortu ostean, datorren urtean egingo dute grabaketa.

Bi anai Atxagak argitaratutako lehen eleberria izan zen, 1985an, eta urte hartan bertan Espainiako Kritikaren saria jaso zuen euskal hizkuntzan argitaratutako lanen artean. Rayok berak idatzi du moldatutako gidoia eta, proiektua gauzatuz gero, errealizatzaile nafarraren lehen luzemetraia izango litzateke.

Bernardo Atxagak EHUren Donostiako Udako Ikastaroetan izan zen joan den astean, Emozioak... Atxagarekin izeneko ihardunaldiak gidatu baititu. Hizlarien artean, hainbat disziplinatako ahotsak hartu zituen bidelagun eta horien artean izan zen baita ere Imanol Rayo. Zinegile nafarrak bere bi lanen berri eman zuen.

Rayok berak egunkari honi jakinarazi zionez, datorren urtean egingo da Bi anai-en moldaketaren grabaketa. Produkzio-etxe baten babesa lortu baldin badu ere, "oraindik gauza ugari definitzeko" daudelako, ez zuen puntu gehiago aurreratu. Dena den, gidoia dagoeneko idatzita dauka Rayok berak.

"Betidanik ezagutu izan dut Bernardo Atxaga eta bere liburuak beti jarraitu ditut. Luzemetrai formatuarekin saiatu behar nintzela pentsatu nuen eta konturatu nintzen hori zela aukeratu beharra neukan lana", azaldu zuen zinegile gazteak. Horrela, idazleari bere planen berri eman ondoren, lanean jarri zen.

Imanol Rayok 22 urte besterik ez baditu ere, dagoeneko pauso batzuk eman ditu zinegintzaren munduan. 2005ean No mires al sol eta Feliz año nuevoOswaldo laburmetraiak plazaratu zituen bitartean, iaz La mosquita muerta (bere lan ezagunena eta ikusiena) eta Leihotik argitaratu zituen. Bi anai lanaren gidoiari dagokionez ez zuen ezer aurreratu Rayok, baina gaur egun zineman ikusten duen antzerki filmatua egiteko joeratik aldentzen saiatuko dela segurutzat jo zuen.

aizpea goenaga Egitasmoak aurrera jarraitzen badu, ez da lehen aldia izango Atxagaren obraren zati bat pantaila handira eramaten dutena. 2005ean Montxo Armendarizek Obabakoak eleberrian jasotako kontakizunak Obaba filman bilakatu zituen. Urte hartanbertan Zeru horiek TV movie baterako moldatu zuen Aizpea Goenaga aktore eta zuzendariak. Bi anai hirugarrena bilakatuko da zerrenda horretan.

No hay comentarios: